jueves, 4 de junio de 2009

aguR*

Dena bukatzen da, eta ikasturte hau bere bukaerara heltzen hari da, eta honekin batera, blog honetan lanak sartzeari ere bukaera emango diogu.
Lehen urtea izan da holako zerbait egiten dugula eta esan beharra dago, nahiz eta hasiera batean ados ez egon, azkenean beste esperientzia bat dela bloga egitea eta esperientzia bat, errepikatu ahal dena datorren ikasturtean.
Beraz datorren ikasturtean lan gehiago sartuz jarraituko dut.
Honekin batera, nire lan guztiak batu eta batera gordeko ditut betirako.
Besterik gabe, uda zoriontsua pasa!

viernes, 15 de mayo de 2009

IRITZIA

Suminaren estrategia, liburu interesgarria iruditu zait. Bizitza beste modu batean ikusteko oso egokia den liburua.
Xake partida bat, bi pertsonai, eta biak asmatzeko, liburuaren protagonista, Aimar. Mutil oso argia.
Istorio hau, benetako kontakizuna dirudi, eguneroko bizitzan horrelako gauzak gerta daitezkeela pentsatzea ez da ezer harrigarria.
Baina Fernando Morillok izandako ideia hori, xake partida batekin konparatzea oso ideia ona izan da.
Gainera, oso interesagarria da nola gertakizunak gertatu baino arinago, Aimarrek jakin dezakeen zer gertatuko den.
Beste alde batetik, apur bat kostatu zitzaidan Udaneren pertsonaia ulertzea, 2 izen erabiltzen baititu.
Udaneren pentsaera, aldiz, asko harritu nau, ez dut ulertzen nola pertsona bat maitatu gabe, maitatzen duela pentsaraztea.

Orokorrean liburua, gustatu egin zait. Oso liburu ona iruditu zait, interesgarria eta oso entretenigarria, gainera ez dut inolako arazorik eduki bere hiztegia ulertzeko eta gainera gustuko dut Fernando Morilloren idazkera.

martes, 28 de abril de 2009

Egilea:
Iñaki Zabaleta Leitzan jaio zen 1952an. Informazio zientzietan doktorea da eta New Yorkeko City University-n irrati-telebistako zuzendaritzan masterra lortu zuen. Egun, EHUko kazetaritzako irakasle da eta arlo horretako ikerlan asko egin ditu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Euskal Idazleen Elkarteko gunean topa dezakegu bere lanen inguruko informazio zehatzagoa. Handik ateratakoa da ondorengo pasartea:
Prentsan, irratian eta telebistan ere ekintza ugaritan parte hartu du: Munduan: Paz y Desarrollo aldizkariko zuzendaria, Erreka aldizkarian arduradun, Eurokom aldizkariaren koordinatzaile, telebistako 15 dokumentalen gidoilari eta zuzendaria, Urak dakarrena, Euskaldunon Egunkariako bultzatzaile eta fundatzaileetako bat, CNN telebistan, Euskal Herriari buruzko erreportaietan gidoilari eta zuzendaria, Euskadi Irratiko, Goizean behin irratsaioan kolaboratzaile, Euskal Telebistako asteburuetako albisteen zuzendaria…
Euskal komunikabide eta gizarte-erakunde askoren sorreran bultzatzaile edo jarduera ezberdinetan partaide izan da, hala nola,
AEK, Euskal Herrian Euskaraz, Egin, ETB, Euskaldunon Egunkaria, Kontseilua, EIRE…
Literatura arloan ondorengo lanak aipa ditzakegu:
Narrazioa:
110. Street-eko geltokia (1986, Susa) eta Carolyn Meyer Dantzaria (1986, Arabako Foru Aldundia)
Poesia: Bertsoaren ezpata (1978, Elkar) eta Eskuaren fereka (1981, Hordago).
Saiakera: Wihelm Von Humboldt: hezkuntza eta hizkuntza (2005, Jakin).
Gaia:
Euskaldun batek, poliziari ihesi,
New Yorken izango dituen arazoak kontatuko dira. Euskaldun hori, Joseba, poliziarengandik ihesi, New Yorken aurkituko du bizileku berria. Han, New Harlem izeneko hotel batean hartuko du ostatu. Aldi berean Angie izeneko emakume bat bertan bizi da txikitatik eta publizitatean lan egiten du. Bere lan bateri ezker Joseba ezagutuko du.



Laburpena:
Alde batetik, Josebak kafetegi batean egiten du lan. Catherinek, kafetegi buruak, trafikatzeko lanak egitea behartzen dio, bestela immigrazioko poliziari deituko diola esaten dio. Bestalde, Angiek, estatu batuetako emakume batek, publizitatean lan egiten du. Hasieran, kartel bat diseinatzeko enkargua izango du eta hauetako bat egitean ezagutuko dira Angie eta Joseba, kartelaren bidez mezuak bidaliko dituzte bata besteari. Josebak trafikatzen jarraituko du, gehiago ezingo duen arte. Orduan, berak xantaiatuko du Catherine, poliziari dena kontatuko diola esanez. Gauzak horrela utzita; denbora gutxiz, baina; izan ere, metroko kale batean laban batekin hiltzen baitute.
Iritzi kritikoa:
Liburua, ez zait asko atsegin baina, esan beharra dago, oso ondo idatzia eta ulergaitza dela. Protagonisten bizitzak paraleloan kontatzen diren arren, hasieratik konturatuz gero ez dago arazorik.
Datu asko kontatzen ditu liburu guztian zehar eta ez da ezer interesgarririk gertatzen bukaeraraino. Zerbait gehiago kontatu beharko lukeen liburu hasieran.
Formaren aldetik ez dut zailtasunik izan liburua irakurtzean, eta hiztegiaren aldetik ere erraza egiten da irakurtzeko. Euskara Batua erabiltzen du, nahiz eta batzuetan ingelesezko hitzak tartekatu, ondoan haien esan nahia jartzen dituelako.
Aipatu beharreko ezaugarri bat bi pertsonaien arteko bereizketa da, hau da, bi pertsonaia nagusiak bereizten ditu istorioan zehar. Alde batetik, Josebari gertatutakoak kontatzen ditu eta, beste aldetik, Angiren gertaerak narratzen ditu.
Espazioaren aldetik, bi leku azpimarratu nahi nituzke: New York bera, istorio osoa bertan gertatzen baita, eta 110. Streeteko geltokia, gertakari garrantzitsuenak bertan gertatzen direlako eta leku hauek oso deigarriak dira jendearentzat.
Hasieran esan dudan bezala, liburu hau ez zait asko gustatu. Aipatutako bi pertsonaia nagusien bereizketa eta, azkenean, biak elkartzeko modua oso berezia den arren, arinago elkartu ahal zirela uste dut, horrela haien arteko amodiozko istorioa sakonago kontatu ahalko litzateke eta nola aurrera joan ziren beren bizimoduekin. Hala ere, bukaera, hau da, Josebaren heriotza, oso ondo dago. Ez duzu espero eta nahiz eta gustu txarra utzi, amaiera ona da.


Ura da gure laguna

Ezin dut ahaztu nola ezagutu nuen Ura. Oso txikia nintzen, udako eguna zen eta nire gurasoek hondartzara eraman ninduten. Lehen aldiz harea zapaldu nuenean izugarri gustatu zitzaidan eta jolasten aritu nintzen goiz guztia. Orduan joateko unea heldu zen eta amak, uretan sartu ninduen. Une hori izan zen Ura ezagutu nuenean. Oso hotz zegoen baina oso gustura sentitu nintzen. Amak, hare guztia kendu zidan eta soinekoa jarri etxera joateko. Orduantxe izan zen Ura eta ni lagunak izaten hasi ginen momentua.
Hazi egin nintzen eta hain gustuko nuen uretan egotea eta berarekin egotea, ezen klasetik irten eta segituan igerilekura joaten hasi bainintzen. Bertan oso ondo pasatzen nuen. Beste mundu baten bizi nintzela zirudien bertan egoten nintzenean. Berarekin hitz egiten nuen eta berak ere hitz egiten zidan.
Oso egoera arraroa zen, konturatzen hasi nintzen gauza guztietarako, bai eta bizitzeko oso beharrezkoa zela ura, eta jende ugarik txarto erabiltzen zuela. Orduan, Urak laguntza eskatu zidan.
Hurrengo egunean, lanean hasi nintzen. Interneten bidez, iragarkiak bidali nituen aldizkari eta egunkari guztietara eta baita telebistara ere. Baina nire harridurarako, Enpresa garrantzitsuenetariko batek deitu zidan. Ezin nuen sinetsi, haientzat lan egitea eskatu zidaten, ni oraindik ikasten ari nintzela esan nien baina esan zidaten ez zuela axola eta arratsaldeetan haien eraikinera hurbiltzea eskatu zidaten.
Oso urduri nengoen, ez nekien zer esan ezta zelan jokatu, baina gauza bat argi nuen, Ura lagundu behar nuen.
Arratsaldean amarekin abiatu nintzen eraikinera eta bertan gizon batzuk aurkitu nituen irribarre batekin ahoan. Oso dirudunak ziruditen. Harrigarria zen, ez nuen inoiz hainbeste jende batera lan egiten ikusi. Bat-batean, gizonak amarekin hitz egitera etorri ziren. Ni haientzat iragarki baten irudia izatea nahi zuten eta horrez gain haientzat lan egitea!
Ama harrituta gelditu zen, gu ez ginen diru askoko familia eta dirudienez, gizon horiek eskaintzen zidaten diru kopurua oso altua zen. Amak nirekin hitz egin zuen ezer ontzat eman baino aurretik. Ni ados nengoen guztiarekin eta are gehiago Urari laguntzeko bazen.


Azkenean, mundu osoko telebistetan agertu nintzen ura behar bezala erabili behar zela esaten eta nola ez, Urari eskerrak emanez, beragatik izango ez balitz ez nukeelako horrelako lanik aurkituko eta ez nituelako nire gurasoak diru arazoetatik ateratzen lagunduko, eta azkena eta ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, bizitzen laguntzeagatik. Ura denona delako eta denok behar bezala erabili behar dugulako.

martes, 24 de marzo de 2009

Aldaketa genetikoa


Aldaketa genetikoa, gizaki edo landare baten zelulak aldatzean datza. Hortik ateratzen diren gizaki edo landare berriak artifizialak direla esan daiteke.

Nire ustez, aldaketa genetikoa, izugarrizko aurrerakuntza izan da medikuntzan, ez bakarrik tomate edo patata berdinak egiteko baizik eta gaixotasun asko sendatzeko.

Gaixotasen genetikoak ama zelulen bitartez egiten da, hau da, ama zelula osasuntsuak hartu senide batetik eta gaixori jarri. Hori orain dela 15 urte, ez zen ezta burutik pasatzen.

Orain aldiz diabetesa eta hainbat gaixotasun sendatzeko oso baliogarria da.

Aldiz, bere alde negatiboa ere dauka. Mundu guztiak ez duelako berdin pentsatzen, mundu guztiak ez ditu aurrerapen guztiak berdin erabiltzen.

Urteak aurrera egin ahala, aldaketa genetikoa, gero eta jende gehiagok erabili nahi izango du eta batzuk, hasiera batean gaixotasunak sendatzeko erabiltzen zena, orain aberasteko erabiliko dute, eta ondorioz, gurasoek, umea genetikoki eraldatu eta begi, ile eta aurpegi lirainak jarriko dizkiete eta gero ume guztiak antzerakoak izango dira. Honegatik, ni, aldaketa genetikoaren alde nago, baina kontu handiz erabili beharko da.

lunes, 16 de marzo de 2009

Gutuna


Kaixo:
Gaur ere, beste egun guztietan bezala,
zugan pentsatzen esnatu naiz.
Nire bizitzaren arrazoia zara,
zu barik ezin izango nintzateke bizi.
Zure ahotsa beti buruan dut bueltaka,
zure begiak eta zure ahoa ezin ahaztu nabil,
udako egun haiek gogora ekartzen dizkidazu,
non eguneko, ordu, minutu eta segundo guztiak
zurekin pasatzen nituen.
Ez nituen ezergatik aldatuko momentu horiek,
munduko neskarik zoriontsuena nintzen momentuetan,
printzesa bat sentiarazten zenidan, eta zu,
nire printze urdin perfektua zinen.
Ez dakit zergatik ez nizun hau guztia zuri esan,
agian ez nintzen ausartzen,
edo soilik ez nuen uste beharrezkoa zenik,
begiratzen zintudan bakoitzean,
amets batean nengoela iruditzen zitzaidan,
ez nuen bertatik esnatu nahi,
infinitua izango balitz bezala,
edozer emango nukeen egun haietara bueltatzeko.
Zurekin egotea bizitza opari bat dela dirudi,
opari bat gehien maite dudan pertsonarekin konpartitzen dudana,
egun bakoitza berria eta berezia dela sentiarazten didan pertsona,
momentu batetik zerbait magikoa egiten duena.
Zugatik irribarre egiten dut
eta zugatik negar ere.
Nire poztasuna handitzen da.
Hau da gure istorioa, guk egindako istorioa,
eta nahiz eta batzuetan zailtasunak egon,
egunak pasatzen doaz eta apurka- apurka,
hostoak ateratzen zaizkio, hosto batzuk,
non egunero zerbait gehiago idazten dugu.
Ezin dizut esan, ez zaitudala maite,
Gehien maitatzen dudan pertsona baldin bazara.
Zelan esan ahaztu zaitudala,
gauza guztiak, zuri gogoarazten badizkidate.
Zelan esan ez zaitudala faltan botatzen,
Ezin banaiz zu gabe egon.
Maite zaitut, eta ez dizut inoiz ahaztuko.

miércoles, 7 de enero de 2009

Ipuiina



Joxemi

Orduan korrika hasi zen, tximista bezain arin. Ez nukeen harrapatuko harrapatu nahi izan banu ere.
Abenduko gau hotz eta ilun bat zen, eta ez zegoen inor kalean. Bere itzala ikusi nuen soilik, baina nahikoa izan zen, jakiteko, ume txiki bat besterik ez zela.
Bakarri zegoela iruditu zitzaidan, lo egiteko lekuren baten bila.
Bere atzetik korrika hasi nintzen, baina ezinezkoa egin zitzaidan jarraitzea.
Etxerantz jarraitu nuen, bide guztia ume hartan pentsatzen.
Etxean nengoela, afaria prestatu eta afaltzen jarri nintzen. Oso nekatuta nengoen, eta, mahai gainean lo geratu nintzen. Hurrengo egunean, lanerantz nindoala bueltaka ari nintzaion umearen gaiari.
Ez zitzaidan halakorik inoiz gertatu. Ume hark zerbait zeukan eta ezin nuen burutik kendu.
Hurrengo egunean, etxerako bidean, ume hura agertu zitzaidan eta orduan nuen aukera berari buruz, zerbait gehiago jakiteko.
Opiltxo batzuk eskaini nizkion korrika has ez zedin, eta nire etxera gonbidatu nuen.
Gosez hilda zegoen eta bete arte jateari ekin zion. Orduantxe konturatu nintzen, umezurztegi batetik alde egindako ume txiki bat zela.
4 urte zituen eta Joxemi zuen izena, bere gurasoek, umezurztegi hartan utzi zuten ezin zutelako mantendu. Baina ez zuten pentsatu, leku horretan, hainbeste gaiztakeria egongo zenik.
Umea oso argal zegoen eta ia ezin zuen liburu bat hartu eskuetan.
Nirekin uztea erabaki nuen, eta oso pozik ikusi nuen hura bat-batean, bere lehen irribarrea ikusi, eta orduan sentitu nuen zerbait ona egin nuela bizitzan.
Hori guztia, ilegala zela pentsatu nuen, baina ez nengoen, ume hori umezurztegira eramateko prest, bertan sufritzen segitzeko.
Eskolara eraman nuen eta medikuarengana ere. Nire semea balitz bezala tratatuz.
Urteak pasa eta Joxemi, hazi egin zen.
Institutuan ikasten hasi zen eta horrekin batera arazoak hasi ziren.
Joxemi, nota txarrak ateratzen hasi zen, ez zen ia etxean egoten, eta, kaletik erdi mozkortuta ikusi zutela esan zidaten.
Ezin nuen sinetsi, nire Joxemi formala, beti esandakoa egiten zuena...eta orain...!

Psikologo batengana eraman nuen. 4 hilabetez egon zen arratsaldeetan joaten, baina ezinezkoa zen.
Psikologoak deitu zidan nirekin hitz egiteko eta esan zidan, modu bakarra zegoela arazo hori konpontzeko: magia.
Ezin nuen sinetsi, pentsatu nuen lehen gauza hori izan zen: gizon honek adarra jo nahi dit.
Aurpegi arraroarekin begiratzen gelditu nintzen, baina bat-batean, beste leku batean ginela konturatu nintzen, paradisu baten antzekoa!

Orduan bai konbentzitu zidan. Momentu hartan hasi nintzen magian sinesten, eta zirudienez, botere mental baten itxurako zerbait egiten zekien.
Hurrengo egunetan ez nion ezer berezirik ikusi Joxemiri, baina, oso pozik joaten zen psikologoarengana.
Ez nuen inoiz horrela ikusi, baina hori ez zen bera. Magiaren menpean zegoen eta horrek ez zuen ezer konpontzen.
Nik nahi nuena betiko Joxemi zen eta ez magiaren menpean zegon Joxemi.
Psikologoari deitu eta osatzen saiatzeko eskatu nion magiarik gabe, ahal izanez gero.
zaila izango zela aitortu zidan baina beste pertsona guztiak horrela egiten zuten, ezta? Ez zen hain zaila izango.

Joxemi berriro hasi zen lehen bezala, bere alde txarra erakutsiz, baina ez zuen asko iraun.
Nahiz eta medikuak kontrakoa esan, ni pozik nengoen bere aldaketarekin eta bera ere hobeto sentitzen zela zirudien.


Urte batzuk pasa ziren, eta guztiz osatu zen, notak bikainak ateratzen zituen eta berak nahi zuena ikasi zuen.
Bere bizitza aurrera eraman du arazorik gabe eta ni, oso harro nago nire semeaz.