martes, 28 de abril de 2009

Egilea:
Iñaki Zabaleta Leitzan jaio zen 1952an. Informazio zientzietan doktorea da eta New Yorkeko City University-n irrati-telebistako zuzendaritzan masterra lortu zuen. Egun, EHUko kazetaritzako irakasle da eta arlo horretako ikerlan asko egin ditu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Euskal Idazleen Elkarteko gunean topa dezakegu bere lanen inguruko informazio zehatzagoa. Handik ateratakoa da ondorengo pasartea:
Prentsan, irratian eta telebistan ere ekintza ugaritan parte hartu du: Munduan: Paz y Desarrollo aldizkariko zuzendaria, Erreka aldizkarian arduradun, Eurokom aldizkariaren koordinatzaile, telebistako 15 dokumentalen gidoilari eta zuzendaria, Urak dakarrena, Euskaldunon Egunkariako bultzatzaile eta fundatzaileetako bat, CNN telebistan, Euskal Herriari buruzko erreportaietan gidoilari eta zuzendaria, Euskadi Irratiko, Goizean behin irratsaioan kolaboratzaile, Euskal Telebistako asteburuetako albisteen zuzendaria…
Euskal komunikabide eta gizarte-erakunde askoren sorreran bultzatzaile edo jarduera ezberdinetan partaide izan da, hala nola,
AEK, Euskal Herrian Euskaraz, Egin, ETB, Euskaldunon Egunkaria, Kontseilua, EIRE…
Literatura arloan ondorengo lanak aipa ditzakegu:
Narrazioa:
110. Street-eko geltokia (1986, Susa) eta Carolyn Meyer Dantzaria (1986, Arabako Foru Aldundia)
Poesia: Bertsoaren ezpata (1978, Elkar) eta Eskuaren fereka (1981, Hordago).
Saiakera: Wihelm Von Humboldt: hezkuntza eta hizkuntza (2005, Jakin).
Gaia:
Euskaldun batek, poliziari ihesi,
New Yorken izango dituen arazoak kontatuko dira. Euskaldun hori, Joseba, poliziarengandik ihesi, New Yorken aurkituko du bizileku berria. Han, New Harlem izeneko hotel batean hartuko du ostatu. Aldi berean Angie izeneko emakume bat bertan bizi da txikitatik eta publizitatean lan egiten du. Bere lan bateri ezker Joseba ezagutuko du.



Laburpena:
Alde batetik, Josebak kafetegi batean egiten du lan. Catherinek, kafetegi buruak, trafikatzeko lanak egitea behartzen dio, bestela immigrazioko poliziari deituko diola esaten dio. Bestalde, Angiek, estatu batuetako emakume batek, publizitatean lan egiten du. Hasieran, kartel bat diseinatzeko enkargua izango du eta hauetako bat egitean ezagutuko dira Angie eta Joseba, kartelaren bidez mezuak bidaliko dituzte bata besteari. Josebak trafikatzen jarraituko du, gehiago ezingo duen arte. Orduan, berak xantaiatuko du Catherine, poliziari dena kontatuko diola esanez. Gauzak horrela utzita; denbora gutxiz, baina; izan ere, metroko kale batean laban batekin hiltzen baitute.
Iritzi kritikoa:
Liburua, ez zait asko atsegin baina, esan beharra dago, oso ondo idatzia eta ulergaitza dela. Protagonisten bizitzak paraleloan kontatzen diren arren, hasieratik konturatuz gero ez dago arazorik.
Datu asko kontatzen ditu liburu guztian zehar eta ez da ezer interesgarririk gertatzen bukaeraraino. Zerbait gehiago kontatu beharko lukeen liburu hasieran.
Formaren aldetik ez dut zailtasunik izan liburua irakurtzean, eta hiztegiaren aldetik ere erraza egiten da irakurtzeko. Euskara Batua erabiltzen du, nahiz eta batzuetan ingelesezko hitzak tartekatu, ondoan haien esan nahia jartzen dituelako.
Aipatu beharreko ezaugarri bat bi pertsonaien arteko bereizketa da, hau da, bi pertsonaia nagusiak bereizten ditu istorioan zehar. Alde batetik, Josebari gertatutakoak kontatzen ditu eta, beste aldetik, Angiren gertaerak narratzen ditu.
Espazioaren aldetik, bi leku azpimarratu nahi nituzke: New York bera, istorio osoa bertan gertatzen baita, eta 110. Streeteko geltokia, gertakari garrantzitsuenak bertan gertatzen direlako eta leku hauek oso deigarriak dira jendearentzat.
Hasieran esan dudan bezala, liburu hau ez zait asko gustatu. Aipatutako bi pertsonaia nagusien bereizketa eta, azkenean, biak elkartzeko modua oso berezia den arren, arinago elkartu ahal zirela uste dut, horrela haien arteko amodiozko istorioa sakonago kontatu ahalko litzateke eta nola aurrera joan ziren beren bizimoduekin. Hala ere, bukaera, hau da, Josebaren heriotza, oso ondo dago. Ez duzu espero eta nahiz eta gustu txarra utzi, amaiera ona da.


Ura da gure laguna

Ezin dut ahaztu nola ezagutu nuen Ura. Oso txikia nintzen, udako eguna zen eta nire gurasoek hondartzara eraman ninduten. Lehen aldiz harea zapaldu nuenean izugarri gustatu zitzaidan eta jolasten aritu nintzen goiz guztia. Orduan joateko unea heldu zen eta amak, uretan sartu ninduen. Une hori izan zen Ura ezagutu nuenean. Oso hotz zegoen baina oso gustura sentitu nintzen. Amak, hare guztia kendu zidan eta soinekoa jarri etxera joateko. Orduantxe izan zen Ura eta ni lagunak izaten hasi ginen momentua.
Hazi egin nintzen eta hain gustuko nuen uretan egotea eta berarekin egotea, ezen klasetik irten eta segituan igerilekura joaten hasi bainintzen. Bertan oso ondo pasatzen nuen. Beste mundu baten bizi nintzela zirudien bertan egoten nintzenean. Berarekin hitz egiten nuen eta berak ere hitz egiten zidan.
Oso egoera arraroa zen, konturatzen hasi nintzen gauza guztietarako, bai eta bizitzeko oso beharrezkoa zela ura, eta jende ugarik txarto erabiltzen zuela. Orduan, Urak laguntza eskatu zidan.
Hurrengo egunean, lanean hasi nintzen. Interneten bidez, iragarkiak bidali nituen aldizkari eta egunkari guztietara eta baita telebistara ere. Baina nire harridurarako, Enpresa garrantzitsuenetariko batek deitu zidan. Ezin nuen sinetsi, haientzat lan egitea eskatu zidaten, ni oraindik ikasten ari nintzela esan nien baina esan zidaten ez zuela axola eta arratsaldeetan haien eraikinera hurbiltzea eskatu zidaten.
Oso urduri nengoen, ez nekien zer esan ezta zelan jokatu, baina gauza bat argi nuen, Ura lagundu behar nuen.
Arratsaldean amarekin abiatu nintzen eraikinera eta bertan gizon batzuk aurkitu nituen irribarre batekin ahoan. Oso dirudunak ziruditen. Harrigarria zen, ez nuen inoiz hainbeste jende batera lan egiten ikusi. Bat-batean, gizonak amarekin hitz egitera etorri ziren. Ni haientzat iragarki baten irudia izatea nahi zuten eta horrez gain haientzat lan egitea!
Ama harrituta gelditu zen, gu ez ginen diru askoko familia eta dirudienez, gizon horiek eskaintzen zidaten diru kopurua oso altua zen. Amak nirekin hitz egin zuen ezer ontzat eman baino aurretik. Ni ados nengoen guztiarekin eta are gehiago Urari laguntzeko bazen.


Azkenean, mundu osoko telebistetan agertu nintzen ura behar bezala erabili behar zela esaten eta nola ez, Urari eskerrak emanez, beragatik izango ez balitz ez nukeelako horrelako lanik aurkituko eta ez nituelako nire gurasoak diru arazoetatik ateratzen lagunduko, eta azkena eta ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, bizitzen laguntzeagatik. Ura denona delako eta denok behar bezala erabili behar dugulako.