viernes, 14 de mayo de 2010

Paris, bitxia bezain polita

Parisera heldu nintzen. Mundu guztiak esan zidan, Paris,munduko lekurik bereziena zela. Ez dakit zergatik, baina bertan urte pare bat egon eta gero, nik ere hala uste dut.

Bakarrik joan nintzen unibertsitateko ikasketak bertan egitera. Lagun berriak ohitura berriak eta nire bizitzako aldi desberdin bat bizitzeko gogoekin. Heldu bezain laster, nire gelan lo egingo zuten eta beranduago nire lagun onenak izango zirenak ezagutu nituen.

Haiek ere Iparralde aldekoak ziren, beraz, euskaraz mintzatu ginen gure arten, nahiz eta frantsesa ikastera derrigortuta egon. Elorry eta Jon zuten izena. Hasieratik oso harreman ona izan genuen. Ez genituen klase asko batera, bakoitzak bide desberdinak genituen, baina klaseak bukatu bezain laster, Pariseko leku ezezagunenak ezagutzera joaten ginen.

Gurasoekin ere, astero bi aldiz hitz egiten nuen haiekin eta ahal zuten bakoitzean, etortzen ziren ni ikusten. Ezin nintzen kexatu, dena oso ondo zihoan, baina nik baneukan sekretu bat, unibertsitatean inork ez zekiena, nire txikitako laguna, zuela urte bat eta erdi hil zen auto istripu batean, eta herrian nengoenean, dena gogorarazten zidan hark.

Hori izan zen ni Parisera ikasten joateko benetako kausa.Bertan berriz hasi ahal izateko.

Ekaineko arratsalde batean, hirurok joan ginen Pariseko inguru aldeko zelai handi batera. Egun eguzkitsua izan zen, eta udako lehen usainak bereizten ziren belarretan.

Jonek eta Elorryk, ikasi behar zuten eta ni baino arinago joatea erabaki zuten. Ni aldiz, oso gustura nengoen han eta bertan liburu bat irakurtzen gelditu nintzen.

Bat-batean, airea hasi zen eta belar guztiak alde batetik bestera mugitzen ziren. Ez nuen ulertzen, orain arte, ez zen hostorik mugitu.Gero eta desatseginagoa zen eta ezin zen bertan egon, beraz gauzak hartuta, joatea erabaki nuen. Belardia utzi bezain pronto, aire zakar hura, gelditu zen!

Oso gauza bitxia izan zen. Baina ez nion garrantzi gehiegi eman.

Hurrengo egunean berriz bertara joan nintzen, ez dakit zergatik baina oso gustura egon nintzen eta oroitzapen asko etorri zitzaizkidan burura.

Oraingoan, eskuoihal eta guzti joan nintzen, eguzkitarako krema era guzti! Oso ondo egoten zen han, baina berriz bat batean, oso aire zakarra eta bortitza hasi zen, inongo azalpenik gabe. Oraingoan larritzen hasi nintzen, eze normal hori gertatzea bertan bakarrik gelditzen nintzen bakoitzean, eta orduan dena isildu zen, ez zegoen inolako zaratarik, ez zen eulirik ere entzuten.

- Kaixo Miren! – ahots ezagun bat entzun nuen-.

- Nor zara?

- Ahaztuta naukazu hala?

- Jone? , ezin da izan!

- Bai ni naiz.

Jone zen nire txikitako laguna! Negar batean hasi nintzen, zelan ahal dizut entzun? Ezinezkoa da!

Lasai egoteko esan zidan, ez negarrik egiteko. Azaldu zidan, belardi hori, berezia zela, Pariseko beste leku batzuen moduan, eta bertan edozeinek egin ahal zuela berba hildako lagun edo ezagun batekin.

Denbora asko eman genuen biak berbaz, baina nik, bakarrik jarraitzen nuen, eta bakarrik hitz egiten hari nintzela zirudien.

Ez zitzaidan axola. Behar nuen, behar nuen nolabait bere ahotsa entzun eta berarekin hitz egin, nire gauzak kontatzeko besterik ez bazen ere. Baina ezin nion inori esan, hori zen tratua, bakoitzak bere kabuz deskubritu behar zuen sekretu hura.

Oraindik ere bertara joaten naiz, lana aurkitu dut Parisen eta Elorry eta Jon ere.

Etxe berdinean bizi gara hirurak batera, eta etorkizunerako zeregin asko ditugu.

0 comentarios: