viernes, 18 de diciembre de 2009

EZ DUGUNAREN BEHARRA


Erle batek ziztatu izan balio; jaiki ote zitekeen hain azkar? Zer bururatu ote zitzaion, ba, hari bat-batean?
Amets bat zen. Ez zegoen mendian ezta erle batekin, baizik eta ohean, itzelezko sukarrarekin.
Ama zeukan ondoan, ez zen bertatik mugitu, bera gaixorik jarri zenetik.
Familia euskalduna, Laukizen bizi zen. Bizkaiko eta Euskadiko herririk aberatsena zen, eta oso jende gutxi bizi zenez, denek ezagutzen zuten elkar. Ama Gasteizkoa zen eta aita Bizkaiko herri txiki batekoa. Aitak ikasketak egin zituen unibertsitatean eta enpresario aberatsa bihurtu zen, bere familiak zuen enpresa baten buru izendatu zutelako. Betidanik familia diruduna izan da berea.
Gasteizen ezagutu zuten elkar ama eta bera. Aita joan zen behin tratu batzuk ixtera hango enpresa batekin eta bertan egiten zuen lan amak. Ezagutu eta gutxira, aitak, ama konbentzitu zuen berarekin Bizkaira bizitzera joateko.
Orain familia guztia larriturik zegoen, Ibai, semea, 2 aste zeramatzan sukarrarekin, eta nahiz eta medikurik hoberenekin egon, ez zegoen osatzerik.
Baina munduaren beste aldean aldiz, Afrikan, beste gazte bat, txabola batean bizi zen, urik gabe eta elektrizitaterik gabe. Mamadou zuen izena. Bere amak 12 ordu pasatzen zituen lanean eta bere aita, ez zegoen inoiz etxean. Ahizpak 3 urte zituen eta beraz etxeko lan guztiez bera arduratzen zen.
Ez zen klasera joaten eta zuten behar hainbeste diru ume txikia haurtzaindegi batera eramateko. Beraz berak egiten zuen amaren papera. Berak ez zuen txikitan holakorik izan. Ez zuen jolasik ezta norekin jolastu ere ez, gainera, denbora asko ematen zuen aspertuta eta bakarrik.
Azkue familia, betidanik izan ditu osasun arazoak, aitaren gurasoak, minbiziz hil ziren eta amaren gurasoak aldiz, bihotzekoaren eta diabetesaren erruz. Ibaien aita, ez zegoen oso sano eta amak oso txarto zuen lepoa. Beraz, Ibaik, probabilitate asko zituen gaixotasun bat izateko, batez ere diabetesa, herentziazko eritasuna baitzen.
Mamadouk, bere ahizpa txikiaz arduratzen zen bitartean, noizbehinka, bere lagun batekin geratzen zen buelta bat emateko eta zituzten arazoez hitz egiteko. Horrela, lagundu ahal zuten elkar. Biak zeuden antzerako egoera batean eta oso ondo etortzen zitzaien batzuetan haien bizitzetatik deskonektatzea!
Batzuetan, imajinatzen ziren, haiek biak, oporretan Europan, edota batera bizitzen, Parisen... Plan asko zituzten, baina ezin zituzten bete... diru asko behar zuten, eta ez zekiten nola lortu.
Mauritanian bizi ziren, han lan egiten zuen jende gehienak, arrantzan egiten zuten lan, eta besteak, nekazaritzan eta abeltzaintzan.
Orduan, egun baten, kostaldean zeudela, patera bat ikusi zuten Itsas zabalera bidean. Orduan, biak begiratu zioten elkarri eta ideia berdina izan zutela ikusita, hurrengo astean patera bat hartzea erabaki zuten. Ez zen oso erraza izaten neska batentzat patera batean bidaiatzea, baina, biak elkarrekin egonez gero errazagoa izango zela pentsatu zuten. Inori ezer esan gabe alde egitea planeatu zuten, eta haien bizitza berria asteko bidea hartu zuten.
Bitartean, Ibai, gero eta txarrago ipintzen hari zen, eta azkenean, Diabetesaren froga egitea erabaki zuten, hori baitzen gaixotasun posible bakarra. Ez zekien oso ondo zer zen gaixotasuna, baina bere aitonaz oroitzen zen, eta, gogoratzen zuen, nola beti zegoen halako isurkari bat sartzen xiringa batekin. Ez zen oso oroitzapen atsegina, baina, analisien zain zegoen, ohien erantzunaren zain.
Amak, bazekien zerbait horri buruz, baina ez zen kapaza, bere semea, gaixotasun hori eduki ahal zuela bereganatzeko.
Hainbeste itxarondako analisiak heldu ziren, eta Ibairen zoritxarrerako, Diabetesa diagnostikatu zioten. Medikua, aste bete egon zen etxean beharrezkoak zituen gauza guztiak azaltzeko, eta familiaren galderei erantzuteko. Amak oso txarto erreakzionatu zuen eta aste bete egon zen negarrez, baina azkenik ulertu zuen, hori ez zela munduaren amaiera, eta bizitza aurrera egiten zuela, beraz semeari animo guztiak eman zizkion. Ibairen osasuna hobetzen hasi zen, eta bere bizitza berrira ohitzen hasi zen. Baina ez zen erraza, eta are gehiago Ibaik zeukan adinarekin. Lagunekin irteten hasteko adina zen, baina gurasoentzat, ez zen batere erraza.

Aldi berean, Mamadouk eta bere lagunak, motxila batean behar beharrezko gauzak hartu zituzten eta goizeko 6:00etan gelditu ziren portuan. Bere ahizpari azken agurra eman eta alde egin zuen amari eta aitari ezer esan gabe.
Bertan zeuden biak, zerbait gosaldu zuten, eta paterarantz abiatu ziren. Oso emakume gutxi ziren, 5 besterik ez, eta beste guztiak gizonezkoak. Bertan ordaindu zuten 5 Uquiya, eta bidaiari hasiera eman zioten. Ia hilabete bat zuten aurretik Europako kostaldera heltzeko, baina denbora horretan denetarik amestu zuten, eta argi zuten, lan egingo zutela hainbeste amestutako bizitza izateko.
Baina, arazoak hasi ziren, 15 egun pasata zituzten jada, eta jendea, janari eta urik gabe geratzen hasi zen. Ahal bezain pronto heldu behar ziren, baina hainbeste pisurekin, ezinezkoa izango zitzaien, eta, gizonak agintzen zutenez, pisu handieneko gizonak, lotan zeudela, uretara bota eta han bertan utzi zituzten, eta baita Mamadouren lagunarekin eta beste emakume batekin. Mamadou ez zen ohartu eta goizean gertatu zenaz konturatzean, izugarrizko amorrua etorri zitzaion, baina zerbait esanez gero, bera ere kanpora botako zuten. Ezin zuen ezer egin eta hurrengoko egunak negarrez eman zituen.
Azkenean Bartzelonako hondartza batera eraman zituen itsasoak, eta bertara ailegatu zirenean, han zeuden, pertsona haiek, haiei laguntzeko prest. Mantak eta jatekoak ekarri zizkieten...froga batzuek egin zizkieten, eta gero, paperik gabekoak zirenez, ahal izan zutenak, alde egin zuten ahal bezain azkar.
Urrun joan behar zela erabaki zuen, baina ez zekien nora, ezta nola, oso desberdina zen hemengo bizimodua. Azkenean, aurkitu zuen gauzarik antzerakoena, autobusa izan zen. Beraien herrian ere erabiltzen zen leku batetik bestera joateko, eta beraz, autobus geltokia bilatu zuen, eta gero, ahal izan zuen lehen autobusa hartu zuen. Bilbora zihoan.
Ibai bitartean saiatzen zen gaixotasuna ondo eramaten, baina ezin zuen. Ahaztu egiten zitzaion kontrolak egitea eta ziztatzea, eta egoera horrek, berriz gaixotzera eramaten zuen. Ez zuen horrela bizi nahi, eta ez zuen onartzen betirako gaixotasun bat zela, eta ez bazen orain arduratzen, gero oso berandu izango zen eta ezin izango zuen nahi zuen guztia egin.
Mamadou, aldiz, bere ametsengatik borrokan ari zen, bere ametsengatik eta baita bere lagunaren ametsengatik. 2 hilabete pasa ziren Espainara heldu zenetik eta Mamadouk lana zuen. Oraindik bizi zen gela alokatu batean, baina ahal bezain pronto, alde egingo zuen eta bere etxebizitza erosiko zuen.
Egun batean, medikuenera joan beharra zuen. Lantegiko urteroko errebisioa tokatzen zitzaien langile guztiei. Bertan zegoela, Ibairekin gurutzatu zen, ez ziren elkar ezagutzen, baina Ibairi ikusitako aurpegia, hunkitu egin zion, eta, inoiz baino gehiago sentitu zuen bizitzeko gogo eta nahi zuen lortzeko gogoa.
Ibaik aldiz ezin zuen gehiago. Nazka -nazka eginda zegoen. Orduan pentsatu gabe, ospitaleko gelako leihoa zabaldu eta bere buruaz beste egin zuen.
Aldi berean eta harriturik, ondotik, Mamadou zihoan, eta Ibairen gorpua lurrean etzanda ikustean, izugarrizko kolpea sentitu zuen bihotzean.
Ezin zuen sinetsi, mutil hura, 15 minutu arinago ikusi zuen bizirik, et orain...orain, hilda zegoen, lurrean etzanda, eta ospitaleko jende asko zegoen begira gorpuaren inguruan. Gaixotasun batek hori egitera bultzatu ziola entzun zuen nonbaiten.
Orduan izan zen, Mamadou, berak zeukana baloratu zuenean, inoiz ez zuen pentsatu berak zuen osasunean, baizik eta berak ez zuela dirurik, eta horregatik ez zela gustatuko litzaiokeen bezain zoriontsu. Baina errealitatean, konturatu zen, beharrezkoa zena bizitza honetan zoriontsu izateko, osasuna dela, osasun barik ez izango zuen lanik egin eta are gutxiago, Mauritaniatik Bartzelonara patera batean bidaiatu.
Horregatik, bat-batean sentitu zuen, zorionekoa zela bera, ez zorigaitzekoa, beti pentsatu izan zuen moduan, eta horrek bai, azkenean, beharrezko indarrak eman zizkion, bizitzeko eta benetan nahi zuena lortzeko.
Orain ulertu zuen garrantzitsuena ez dela dirua, baizik eta osasuna, diru hori lortu ahal izateko.

jueves, 10 de diciembre de 2009

Iruzkina

Xabier Mendigurenek idatzitako argudio testuaren aurrean aurkitzen gara. Euskaldunon egunkarirako idatzitako artikulu bat da 2003 urtean argitaratua gutxi gora-behera. Goi mendizaletasunaren kontrako testua da eta bertan bere iritzia ematen digu.
Kazetaritza generoan sailka dezakegun testua da, iritzi-artikulu bat zehazki, eta argudio testua dela esan genezake.
Igorleak, Xabier Mendigurenek, irakurleei aurkezten die, bere iritzia goi-mendizaletasunari buruz, eta erregistro kolokial batean azaltzen digu. Intentzio, beraz, bere iritzia azaltzea dela esan genezake.
Testuaren gaiaren inguruan, goi mendizaletasuna, adierazten digu, ez zaiola gustatzen, eta are gutxiago, kanpoaldean egiten den alpinismoa. Gure inguruan dauzkagun mendietan, ia ez da inor gelditzen. Pirineoetara, Alpeetara, Ameriketara... joaten dira. Bertan daudenean, euskaldunagoak sentitzen dira, mendi puntara igo ikurrina jarri eta gora Euskadi oihukatzen dute. Baina hori egiteko ez dira konturatzen, zenbat arrisku dagoen bidaian, zenbat pertsona dauden haiengan pentsatzen eta azkenean zerbait gertatzen denean, orduan, denak lantuka eta negarrez hasten dira.
Lexikoaren aldetik, planifikatua eta oso egokian da. Morfosintaxiaren aldetik, esan uste...tankerako aditzak erabili izan ditu. Menderakuntzazko esaldiak erabili ditu, kausazkoak,( -(e)lako, -(e)nez...), ondoriozkoak, (halako, non...) eta aurkaritzako juntagailuak, (baina, baizik...).
Ezaugarri testualetan, molde logiko antolatzaileak erabili ditu, arrazoiak lotzeko eta ondorioak emateko (honekin batera, era berean, ez hori bakarrik, are gehiago...)
Igorle- hartzailearen jokoak (zuek badakizue, esango dit baten- batek). Garrantzia dute ere, beste testu edo idazle batzuen aipu, erreferentzia edo antzerakoak, norberaren argudioei indarra emateko ekarriak.
Iritzi testu hau izan dugu iruzkin-gai, eta, oso argi utzi digu, berreskuratu nahi duela gure inguruetako mendietan ibiltzeko ohitura. Beraz lagun diezaiogun hori lortzen.

Beharrezkoa da hainbeste kutsadura?

Gaur egun, kutsadura gaia, asko entzuten da gure inguruan. Batzuk, kutsadura murriztearen alde daude eta beste batzuk aldiz kontra.
Baina benetan, zein izango litzateke egoerarik egokiena? Zer egin beharko genuke bizi maila igotzeko eta hobetzeko? Eta kutsadura murrizteko?
Alde batetik, estatuak ez dira haien artean ados jartzen kutsadura kantitate zehatz bat jartzeko eta orduan ez batak ez besteak ez dute kutsadura murrizten, hori eginez gero, egoera egokia lortuko genuken. Beste alde batetik enpresek ez dute nahi diru gutxiago irabazi, eta hori da gertatuko litzatekeena estatu batek kutsadura murrizten badu eta beste batek ez.
Nire ustez, gaur egungo egoera, nahiko larria da. Kutsatzen hari garen aire kantitatea izugarria da eta egoera hau kontrolatzen hasi beharko ginateke. Lantegi handiak eta enpresa handiek, izugarrizko kutsadura maila emititzen dituzte atmosferara.
Egia da, kutsadura minimo bat beti egongo dela, eta ekonomiarako beharrezkoa dela, industria kentzen hasiko bagina, jende asko lan gabe geldituko litzateke eta horrek beste arazo batzuetara eramango gintuen.
Ziurrenez, askok kutsadura murriztea nahi dutela baina hori eginez gero, lantegi txikietan batez ere, dirua galduko zuten eta orduan beharbada kasu batzuetan, langile askok ez zuten izango familiari dirua eramateko aukera. Horrek ez jatea dakartza, eta egia esateko, janaria garrantzitsua da, beraz dudarik gabe, hobe apur bat kutsatzea eta dirua eramatea, gosez hiltzea baino.
Baina murriztu ahal dutenek, enpresa eta lantegi handiak dira, horiek, diru asko irabazten dute baina gehien kutsatzen dutenak dira. Hauek, baliteke, enpresa handiak hori ez begiratzea, haientzat garrantzitsuena, irabazten dute diru kopuru handiak dira, eta horretarako asko kutsatu behar badute inongo eragozpenik gabe egingo dute, eta gehiago irabazi nahi badute eta horretarako beste lantegi handi bat egin behar badute egingo dute, azken batean, gobernuei interesatzen zaie lantegi handiak hien herrialdetan egotea, horrela ekonomia gora egingo du eta diru kopuru harrigarriak izango dituzte eta lantegiek ere diru gehiago irabaziko dute.
Tamalez, haiek dutenez botere gehiena ezin zaie ezer esan, eta haiek ez badute ezer egiten, enpresa txikiek ere ez dute egingo eta orduan, betiko egoeran geldituko gara, gero eta gehiago kutsatuko dugu eta azken batean lortuko dugun bakarra, bizi maila jaistea eta gero eta gaixotasun gehiago izatea munduko biztanleen artean.
Espero dezagun, laster, estatuak, ados jartzea eta konturatzea beharrezkoa dela ados jartzea denon onerako.

Hirietako trafikoa

Gaur egun, gizakiak, behar dituen erosotasun guztiak ditu eta horietako bat autoa dugu.
Autoa arinago bidaiatzeko eta leku batetik bestera arinago mugitzeko balio digu. Lanera zoazenean, oporretan...
Baina batez ere lanera joateko. Orduan agertzen dira arazoak.
Hirietan, autoentzako leku gutxi dago eta auto gehiegi, horrek arazo bat sortzen du hirietan eta herrietan.
Bertan jendeak alde batetik bestera gurutzatzen du eta hainbeste auto oso arriskutsua bihurtzen da oinezkoentzat. Batzuetan oinezkoak ez du gurutzatzerakoan begiratzen eta beste batzuetan autoak ez du oinezkorik dagoen begiratzen.
Jende nagusia ere arazo bat dela esan genezake, oso astiro gurutzatzen dutelako zebrabideak eta autoek, presaka ari badira oso istripu larriak gerta daitezke.
Egoera hauek, hilketa asko eragiten dituzte.

Gainera, autoek sortzen duten kutsadura oso handia da, atmosferaren %65 kutsatzen dute eta gainera oso zaratatsuak izaten dira eta oso garestiak mantentzerako orduan.

Beste alde batetik, gauza hauek saihesteko hainbat era daude.
Hainbeste kotxe pribatu erabili ordez, garraio publikoa erabil genezake.
Jende asko hori egiten hasiko balitz, askoz ere trafiko gutxiago egongo litzateke herri eta hirietan eta ez genuke auto pribaturik erabili behar.
Gainera zarata eta kutsadura gutxiago eragingo litzateke eta garrantzitsuena, ez litzateke hainbeste istripu gertatuko bai kotxeen artean eta baita oinezko eta autoen artean.

Horrek, azken batean, gure onerako izango litzateke, gure osasun mailak gora egingo zuen eta zaratak eta kutsadura murriztuko genituzke.
Gure eskuetan dago hori lortzea.