miércoles, 7 de enero de 2009

Ipuiina



Joxemi

Orduan korrika hasi zen, tximista bezain arin. Ez nukeen harrapatuko harrapatu nahi izan banu ere.
Abenduko gau hotz eta ilun bat zen, eta ez zegoen inor kalean. Bere itzala ikusi nuen soilik, baina nahikoa izan zen, jakiteko, ume txiki bat besterik ez zela.
Bakarri zegoela iruditu zitzaidan, lo egiteko lekuren baten bila.
Bere atzetik korrika hasi nintzen, baina ezinezkoa egin zitzaidan jarraitzea.
Etxerantz jarraitu nuen, bide guztia ume hartan pentsatzen.
Etxean nengoela, afaria prestatu eta afaltzen jarri nintzen. Oso nekatuta nengoen, eta, mahai gainean lo geratu nintzen. Hurrengo egunean, lanerantz nindoala bueltaka ari nintzaion umearen gaiari.
Ez zitzaidan halakorik inoiz gertatu. Ume hark zerbait zeukan eta ezin nuen burutik kendu.
Hurrengo egunean, etxerako bidean, ume hura agertu zitzaidan eta orduan nuen aukera berari buruz, zerbait gehiago jakiteko.
Opiltxo batzuk eskaini nizkion korrika has ez zedin, eta nire etxera gonbidatu nuen.
Gosez hilda zegoen eta bete arte jateari ekin zion. Orduantxe konturatu nintzen, umezurztegi batetik alde egindako ume txiki bat zela.
4 urte zituen eta Joxemi zuen izena, bere gurasoek, umezurztegi hartan utzi zuten ezin zutelako mantendu. Baina ez zuten pentsatu, leku horretan, hainbeste gaiztakeria egongo zenik.
Umea oso argal zegoen eta ia ezin zuen liburu bat hartu eskuetan.
Nirekin uztea erabaki nuen, eta oso pozik ikusi nuen hura bat-batean, bere lehen irribarrea ikusi, eta orduan sentitu nuen zerbait ona egin nuela bizitzan.
Hori guztia, ilegala zela pentsatu nuen, baina ez nengoen, ume hori umezurztegira eramateko prest, bertan sufritzen segitzeko.
Eskolara eraman nuen eta medikuarengana ere. Nire semea balitz bezala tratatuz.
Urteak pasa eta Joxemi, hazi egin zen.
Institutuan ikasten hasi zen eta horrekin batera arazoak hasi ziren.
Joxemi, nota txarrak ateratzen hasi zen, ez zen ia etxean egoten, eta, kaletik erdi mozkortuta ikusi zutela esan zidaten.
Ezin nuen sinetsi, nire Joxemi formala, beti esandakoa egiten zuena...eta orain...!

Psikologo batengana eraman nuen. 4 hilabetez egon zen arratsaldeetan joaten, baina ezinezkoa zen.
Psikologoak deitu zidan nirekin hitz egiteko eta esan zidan, modu bakarra zegoela arazo hori konpontzeko: magia.
Ezin nuen sinetsi, pentsatu nuen lehen gauza hori izan zen: gizon honek adarra jo nahi dit.
Aurpegi arraroarekin begiratzen gelditu nintzen, baina bat-batean, beste leku batean ginela konturatu nintzen, paradisu baten antzekoa!

Orduan bai konbentzitu zidan. Momentu hartan hasi nintzen magian sinesten, eta zirudienez, botere mental baten itxurako zerbait egiten zekien.
Hurrengo egunetan ez nion ezer berezirik ikusi Joxemiri, baina, oso pozik joaten zen psikologoarengana.
Ez nuen inoiz horrela ikusi, baina hori ez zen bera. Magiaren menpean zegoen eta horrek ez zuen ezer konpontzen.
Nik nahi nuena betiko Joxemi zen eta ez magiaren menpean zegon Joxemi.
Psikologoari deitu eta osatzen saiatzeko eskatu nion magiarik gabe, ahal izanez gero.
zaila izango zela aitortu zidan baina beste pertsona guztiak horrela egiten zuten, ezta? Ez zen hain zaila izango.

Joxemi berriro hasi zen lehen bezala, bere alde txarra erakutsiz, baina ez zuen asko iraun.
Nahiz eta medikuak kontrakoa esan, ni pozik nengoen bere aldaketarekin eta bera ere hobeto sentitzen zela zirudien.


Urte batzuk pasa ziren, eta guztiz osatu zen, notak bikainak ateratzen zituen eta berak nahi zuena ikasi zuen.
Bere bizitza aurrera eraman du arazorik gabe eta ni, oso harro nago nire semeaz.