viernes, 14 de mayo de 2010

Paris, bitxia bezain polita

Parisera heldu nintzen. Mundu guztiak esan zidan, Paris,munduko lekurik bereziena zela. Ez dakit zergatik, baina bertan urte pare bat egon eta gero, nik ere hala uste dut.

Bakarrik joan nintzen unibertsitateko ikasketak bertan egitera. Lagun berriak ohitura berriak eta nire bizitzako aldi desberdin bat bizitzeko gogoekin. Heldu bezain laster, nire gelan lo egingo zuten eta beranduago nire lagun onenak izango zirenak ezagutu nituen.

Haiek ere Iparralde aldekoak ziren, beraz, euskaraz mintzatu ginen gure arten, nahiz eta frantsesa ikastera derrigortuta egon. Elorry eta Jon zuten izena. Hasieratik oso harreman ona izan genuen. Ez genituen klase asko batera, bakoitzak bide desberdinak genituen, baina klaseak bukatu bezain laster, Pariseko leku ezezagunenak ezagutzera joaten ginen.

Gurasoekin ere, astero bi aldiz hitz egiten nuen haiekin eta ahal zuten bakoitzean, etortzen ziren ni ikusten. Ezin nintzen kexatu, dena oso ondo zihoan, baina nik baneukan sekretu bat, unibertsitatean inork ez zekiena, nire txikitako laguna, zuela urte bat eta erdi hil zen auto istripu batean, eta herrian nengoenean, dena gogorarazten zidan hark.

Hori izan zen ni Parisera ikasten joateko benetako kausa.Bertan berriz hasi ahal izateko.

Ekaineko arratsalde batean, hirurok joan ginen Pariseko inguru aldeko zelai handi batera. Egun eguzkitsua izan zen, eta udako lehen usainak bereizten ziren belarretan.

Jonek eta Elorryk, ikasi behar zuten eta ni baino arinago joatea erabaki zuten. Ni aldiz, oso gustura nengoen han eta bertan liburu bat irakurtzen gelditu nintzen.

Bat-batean, airea hasi zen eta belar guztiak alde batetik bestera mugitzen ziren. Ez nuen ulertzen, orain arte, ez zen hostorik mugitu.Gero eta desatseginagoa zen eta ezin zen bertan egon, beraz gauzak hartuta, joatea erabaki nuen. Belardia utzi bezain pronto, aire zakar hura, gelditu zen!

Oso gauza bitxia izan zen. Baina ez nion garrantzi gehiegi eman.

Hurrengo egunean berriz bertara joan nintzen, ez dakit zergatik baina oso gustura egon nintzen eta oroitzapen asko etorri zitzaizkidan burura.

Oraingoan, eskuoihal eta guzti joan nintzen, eguzkitarako krema era guzti! Oso ondo egoten zen han, baina berriz bat batean, oso aire zakarra eta bortitza hasi zen, inongo azalpenik gabe. Oraingoan larritzen hasi nintzen, eze normal hori gertatzea bertan bakarrik gelditzen nintzen bakoitzean, eta orduan dena isildu zen, ez zegoen inolako zaratarik, ez zen eulirik ere entzuten.

- Kaixo Miren! – ahots ezagun bat entzun nuen-.

- Nor zara?

- Ahaztuta naukazu hala?

- Jone? , ezin da izan!

- Bai ni naiz.

Jone zen nire txikitako laguna! Negar batean hasi nintzen, zelan ahal dizut entzun? Ezinezkoa da!

Lasai egoteko esan zidan, ez negarrik egiteko. Azaldu zidan, belardi hori, berezia zela, Pariseko beste leku batzuen moduan, eta bertan edozeinek egin ahal zuela berba hildako lagun edo ezagun batekin.

Denbora asko eman genuen biak berbaz, baina nik, bakarrik jarraitzen nuen, eta bakarrik hitz egiten hari nintzela zirudien.

Ez zitzaidan axola. Behar nuen, behar nuen nolabait bere ahotsa entzun eta berarekin hitz egin, nire gauzak kontatzeko besterik ez bazen ere. Baina ezin nion inori esan, hori zen tratua, bakoitzak bere kabuz deskubritu behar zuen sekretu hura.

Oraindik ere bertara joaten naiz, lana aurkitu dut Parisen eta Elorry eta Jon ere.

Etxe berdinean bizi gara hirurak batera, eta etorkizunerako zeregin asko ditugu.

domingo, 9 de mayo de 2010


Eley eta bere ama, Charliz, New Yorken bizi ziren. Aita hil zen lanean hari zela orain dela 10 urte. Charlize- en ama Brenda, aldiz, Kalifornian gelditu zen bizitzen bere alaba New Yorkera joan zenean. Charlize, moda munduan oso pertsonai garrantzitsua zen eta diru asko mugitzen zuen bere moda desfileekin.


Baina bere lehiakideak, inbidia zioten, eta baten, bere diseinuak kopiatzen saiatu ziren eta beste baten ere, lapurtzen saiatu ziren bere etxean. Orain amak, segurtasun neurriak hartu zituen eta bere etxe inguruak polizia sekretuz inguratuta zituen.


Udan 2 aste joaten ziren berarekin egoteko, baina urtean zehar amak ez zeukan denborarik eta Eley bidaltzen zuen amonari bisita bat egiten noizean behin. Normalean, trenez joaten zen ostiraletan klasetik irten eta gero, eta heltzen zen amaren etxera larunbat eguerdian, beraz ordu asko ematen zituen trenean. Batzuetan ikasten joaten zen, eta beste batzuetan, musika entzuten.

Amama azken aldian ez zebilen oso ondo, eta amak pentsatu zuen Eley aste santuko oporrak bertan berarekin pasatzea. Eley asko maite zuen bere amona eta beharrezkoa zena egingo zuen amona ondo egoteko. Baina amak, akats larri bat egin zuen, ez zion bere alabari bizkartzainik jarri, ahaztuta baitzeukan, bere etxean gertatutakoa.


Astelehena zen, eta tren geltokian zegoen trenaren zain. Bat-batean, bere ondoan, berak ikusitako mutilik galantena jesarri zen. Ezin zuen begirada baztertu. Mutila, apur bat lotsatuta, Eley begiratu eta aurkeztu egin zen. Dave zuen izena, baina hain lotsatuta zegoen Eley, banku hartatik arrapaladan alde egin zuela. Trenean zegoela, inguruan begiratu zuen ea Dave ikusten zuen, baina ez zegoen.


Buruan bueltaka zerabilen bankuan pasatutakoa, eta momentu batez, maitemindu zela pentsatu zuen.

Azkenean, lo gelditu zen momentu batez. Ez ziren 20 minutu pasatu eta bat- batean, norbait sentitu zuen, begiak ireki eta gizon dotore bat beltzez jantzita ikusi zuen. Ez zuen ezagutzen, baina oso itxura arraroa sumatu zion.

Oso zuhurra zen, oso baxu egiten zuen berba eta Eleyk ez zion ia entzuten. Aurkeztu zen, Chuck zuen izena eta bere amaren aurka zegoen, nolabaiteko lehian sartuta zuden bere ama eta Chuck- en nagusia. Orduantxe konturatu zen, zertara etorri zen gizon hori, eta korrika aste bururatu zitzaion, baina Chuck ez zetorren bakarrik, bagoi guztia bere gizonek betetzen zuten eta ezin zuen ihes egin.

Ordurako urduri xamar zegoen Eley, ez zekien zer egin, ez zuen inor ezagutzen eta mugikorra Chuck- en gizonak kendu zioten. Bagoian bakarrik zegoen eta trena ez zen Kaliforniara heldu arte gelditzen eta horretarako, 4 ordu gelditzen ziren oraindik.

- Zer da nahi duzuna? – Galdetu zion Eleyk Chuck- eri.

- Jajaja! Zure amak, diseinu berri batzuk ditu, eta nire nagusia, erosi nahi zizkion diru mordoaren truke, baina zure ama oso burugogorra da eta ez zizkion saldu izan nahi, horren ondorioz, niri bidali dit, zu “bahitzean”, zure ama, edozer gauza egingo du eta horrela diseinu horrek lortu ahal izango ditu.

- Bina, baina! Zuek ez zaudete burutik sano! Zergatik nahi dituzue diseinu horrek?

- Hori ez dakit, baina nire nagusiak nola edo hala lortzea eskatu dit, eta nire lana egiten hari naiz, ez duzu uste?

- Baina, bere diseinuak badira ez duzue kentzeko eskubidea!

- Aizu! Niri ez oihukatu! Ahoa estaliko dizut bestela!

- Txakur zikin halakoa! Zoaz pikutara!

- Zer? Ongi da, nekatuta nauzu!

Orduan, ahoan zapi bat lotu zion. Oso beldurtuta zegoen, gizon haiek armak zituzten, eta ez zuen nahi berarekin erabili behar izatea.

Hori pentsatu bezain laster, bagoiaren ate batetik, Dave sartu zen korrika batean.

Ustekabean harrapatu zituen gizonak eta apurka- apurka gizon guztiak lurrera botatzen zihoan, baina Eley zegoen tokiraino heldu baino lehen, Dave- ekin aurkitu zen. Bazekien borrokan egiten, baina Dave oso indartsua zirudien eta momentu batez beldur handia sentitu zuen, baina Eley ikustean, ezin zuen gehiago eta inoiz baino indar gehiagorekin hasi zen borrokan. Eley oso urduri jartzen hasi zen, alde batetik oso pozik sentitzen zen barrutik, bere salbatzailea, trenean zihoan mutilik ederrena zen baina aldi berean beldurra zuen, zerbait pasatuko ote zitzaion beldurra. Hori gertatu ezkero, errudun sentituko zen.

Azkenean, Chuck, garaitu egin zuen Dave eta laster batean, Eley askatu egin zuen: Korrika hasi ziren biak eta Kaliforniara heldu bezain laster trenetik jaitsi ziren maletak hartuta Eley-ren amamaren etxera.

Nahiko urrun zeudenean biak, lasaiago egin zuten berba eta Eleyk azaldu zion zergatik gizon haiek eduki zuten bera preso.

Mutila harriturik gelditu zen, istorio bitxia zen hura, baina zertara zihoan Eley Kaliforniara?

- Amama hemen daukat, eta ez dabil oso ondo azken denboraldi honetan, eta bera New Yorkera eramateko etorri naiz bera nahi baldin badu.

- Zure amama hen bizi da?

- Bai, zergatik?

- Nire familia ere hemen bizi da!

Azkenean amaren etxera heldu ziren, amama, itzelezko ezustekoa hartu zuen, baian berehala azaldu zion Eley zer gertatu zen. Biak jan zuten amamaren etxean eta gero maletak egiten lagundu zioten, eta oraingoan, amak, kotxe pribatu bat bidali zien bueltarako bidaia egon zezaten.

New Yorken zirela, Chuck eta Eley batera ateratzen hasi ziren, eta ama, kontu bere kontaktuekin hitz egin eta bere lehiakidea moda mundutik ateratzea lortu zuen.

Amama oso ondo bizi zen New Yorken bere alaba eta ilobarekin, eta inoiz baino pozago zegoen.