jueves, 11 de diciembre de 2008

Lekeitioko Antzarrak
Lekeitioko patroia San Antolin dugu, eta irailaren 2a ematen deneko astean haren jaiak ospatzen dira. Ekitaldien artean nabarmena Antzara-jokoa da. Oso ospetsua antzinakoa delako eta egun harrigarria iruditzen zaigulako. Irailaren 5. egunean ospatzen dute beti, asteburuarekin bat egiten ez badu behintzat. Antzarak lepotik hartzeko ohitura, Lekeition, duela hiru mende eta erdi dokumentatua agertzen da. Litekeena da, antigoaleko garaietan errito hau gauzatzea.Jatorri historikoa: Rafael Agirre Franco izenekoari zor dizkiogu gaiari buruzko ezaguera garrantzitsuenak: XVIII. mendez geroztik dokumentatzen du antzara eta oilarren sakrifikazioa euskal jaietan ospakizunen barruan.Zamarietatik: Oiartzun, Bera, Azkarate, Leitza eta Betelu dira beste batzuen artean, soka batetik zintzilikatutako antzarari, zaldi gainetik, burua kentzen zioten lekuak.Itsasontzietatik: Era berean, itsasaldeko herrietan gauza bera egiten zuten arraunen laguntzaz mugitutako untzietatik. Antzara zintzilikatzen zuen soka, lurra eta arrantzunti batetik teinkatzen zuten. Gazteak antzara lepotik helduta zuenean, tiraka hasten ziren, animalia eta gizona gorantz altxatuz eta uretan erortzen utziz. Egun, era berean egiten dute Lekeition.Lekualdatutako jaia: Antzara-jokoa ez da beti Sanantolin jaietan ospatu. 1877. urtean erabaki zen kokapen hau. Abuztuko Ama Birjinaren egunean eta San Roke egunean ospatzen zen aurretik. Plazan ere antzarak antolatzen baziren ere, ohiko eta antzinakoena, itsaso gainekoa da. 1666. urtetik jakina den beste datu bat, partaide guztiak arrantzaleak zirela da.Inauteri izaera: Iñaki Irigoienek, joko hau inauterietan ere ospatzen zutela frogatu du. Makila eta soken ordainagirien bidez eman ditu frogak, hala nola "zaldiko eta antzara-jokoen partaideentzako" ardoa erostearen agiriak ere agertu direlarik. Kirol eta ludiko izaera duen festa dugu eta historian zehar eraldatzen joan dena. Antzina arrantzaleak soilik ziren parte hartzen zutenak: untzien abiadura aurrez finkatua zuten, hala nola untzietako arraunlari kopurua ere (12 arraunlari eta patroia), eta baita zalantza edota berdinketaren aurrean hartu beharreko neurrien arautegia; irlaren inguruan, traineru txapelketa egitea hain zuzen ere. Janzkera ere arautua zuten: egun mahoizko galtzak eta alkandora daramatzaten lekuan, antzina alkandora txuria eta galtzak, egun bezalakoak, mahoizkoak.Kaia: Lekeitioko kaian ospatzen da jaia, 35 metrotako bokalea du honek eta 1912an Fernando Alonso de Urquijo izeneko injineruak egindako obra da. Lekeitiok izan zuen lehen kaia, Ea ibaiaren bokalean kokatuta zegoen. 1468ko hainbat dokumentuen bidez, kostaldeak kaiak zituela gauza jakina da, Holandako-molla izenarekin egun ezaguna den lekuan. Honen izena, behar bada, Herbehereetatik etortzen ziren merkatal untziei zor zaie.Antzarak eta hauen zoria: Kaiaren dartsenan jartzen den sokan zintzilikatzen dira antzarak. Aurrez, noski, kaian egoten diren itsasuntzi guztiak atera dituzte. Arraun untzietan, poliki-poliki, partaideak animaliaren azpitik arraunean doaz, arduradunak une egokienean animalia lepotik eusten du (orain hildakoa ipintzen dute, antzina antzara bizirik egoten zen), soka tenkatzen da eta gaztea eta animalia airean gorantz doaz, hegan... Soka askatzen dutenean uretara erortzen da, berriro ere soka tenkatu eta airetik joaten da.Gora-beherak: Mugimendu bortiz hau pare bat aldiz baino ezin dute jasan, bai antzararen lepoa hausten delako, bai gazteak gehiago ezin duelako. Zenbaitek hamar murgilaldi adina jasan dituela gogoratzen dute... jokalariaren ohore eta antzararen indarraren agerpen. Dozena erdi animalia izaten dira, eta sariak bururik gabe epe laburrenean utzitakoen artean eta murgilaldi eta jasoaldi gehien lortutakoen artean banatzen dira. Untzien apainketa ere, partaidetza bultzatzeko, saritzen da.Eztabaida: Joko honek kontrako jarrerak piztu izan ditu, bihozgabekeria ekintza zela ulertzen zutenen eskutik. Horrelako jarrerek, sentiberatasunaren garapena adierazten dute. Egoera estutu zenean, lehenik eta behin hegaztiak anestesiatzea erabaki zen; aurrerago, hilik zintzilikatu zitezen derrigortu zen.Bestelako ospakizunak: Jaietako programa, ohiko ekintzekin osatzen da: nasapuntakoa, euskal dantzak, lehiaketa gastronomikoak, bertsolariak, txarangak, berbenak... parranda orohar.

miércoles, 3 de diciembre de 2008

Deskribapena

Amaia, Gorka ezagutu behar duzu. Gorka uda honetan ezagutu dudan lagun bat da. Uztailean ezagutu nuen udalekuetarako bidean gindoazela.Autobusean sartu zenean ezin nuen sinetsi mutil goapo hura diabetikoa izatea!Ez nintzen ausartzen berarekin hitz egiten eta lehen hitzak konpartitu genituen Albacete-ra ailegatzen geundenean. Hauek izan ziren:
-“joe, ez dakit zein posturatan jarri bada!”
Eta horrek irribarre batekin erantzun zidan.
Hortik aurrera oso ondo konpondu ginen. Oso mutiko altua eta jatorra da, oso alaia iruditzen zait.
Begiradan ikusten zaio oso mutil zintzoa dela, baina bere alde lotsagabea ere badu.
Begiratu batean 17 urte dituela dirudi, ezin izango nuke esan zer pentsarazi zidan niri ikusi nuenean lehen aldiz, baina ziur nago zu ez zaituela ni bezain beste harrituko, ezinezkoa delako.
Handik egun batzuetara hobeto ezagutzeko aukera izan nuen eta orduan izan zen benetan berarekin maitemindu nintzen unea, bere irifarrea eta bere izaera izugarri atsegin zitzaidan. Nire lagun onenetarikoa zen uadalekutan, eta orain ere hala segitzen du izaten, naiz eta maiz ez ikusi.
Bere herriaz hitz egiten ari zen eta orduan konturatu nintzen Gipuzkoakoa zela.

Azken egunak oso arin pasatu zitzaizkidan bere ondoan eta ez nuen azken eguna heltzeko gogorik, baina azkenean heldu zen.
Espero dut arin afari bat denon artean antolatzea, irrikan nagoelako bera ikusteko.
Ikusiko gara, Amaia!

martes, 2 de diciembre de 2008

Euskararen eguna



Bueno bihar, euskararen eguna ospatuko dugu. Danok euskaraz mintzatu behar garela gogorarazteko, eta denon artean lortu behar dugula, euskera mantentzen. Ezin da galdu hainbeste urteko hizkuntza bat.

GURE ARTEAN EUSKARAZ!*